Institutu hau Indautxuko Urkixo Zumarkaleko 49. zenbakian hasi zen klasean ematen 1916an. Baina 1984an La Casillako Particular de Alzolako 9. zenbakira joan behar izan zuten eta 1966an gaurko kokapena duen Zabalbide kaleko 116. zenbakira etorri ziren euren heziketa-lanean aritzera.

Bere jatorrietatik gaur arte, espiritu berritzailea gorde du. Garai berrietara moldatu da eta gizarteak dituen erronkei egoki erantzun die.

Azken urte hauetako mugarririk adierazgarrienak hauexek dira:

1998-1999

1998-1999 ikasturtean, B ereduaren ezarpenari hasiera eman genion.

2002-2003

2002-2003 ikasturtean, 0 eta 3 urte bitarteko Haur Eskola abian jarri zen hiru gelekin.

2008-2009

2008-2009 ikasturtean, Euskaliteko Zilarrezko Q saria lortu genuen.
2008-2009, 20012-2013 eta 2015-2016 ikasturteetan, Eskola Jansangarriaren diploma lortu genuen.
2008-2009 ikasturtean gela berriak ireki ziren.
Heziketari bultzada emateko proiektu desberdinetan parte hartzen hasi ginen: Hizkuntza Normalkuntza, Eskolako Agenda 21…

2010-2011

2010-2011 ikasturtean, hirueledun eredua ezarri genuen.

2012-2013

2012-2013 ikasturtean, Bizkaiko Caritas Diozesiarreko eskolako laguntzarako “Puxika” proiektuari bultzada eman genion.

2013-2014

2013-2014 ikasturtean, Ikasketa Kooperatiboa bultzatu genuen.
2013-2014 ikasturtean, irakaskuntza digitala martxan jarri genuen IKASDIG proiektuaren bidez.


Eta orain, espiritu honek animatuta, 2016-2017 ikasturtean zehar, Avemariarrak Bilbon daudenetik 100 urte pasa direla ospatuko ditugun ekitaldietarako prest gaude, eta bidez batez, Zabalbide kalean Ikastetxearen Urrezko Ezteiak ospatuko ditugu.