Gure ikastetxean berrikuntzaren ikuspegia dugu, teknologiatik haratago doana. Guretzat teknologia eskolako plangintzaren eta metodologien jarduera-ardatzei indarra ematen dien osagarria da.

Etengabe hobetzeko eta informazio eta partaidetza-bide ugaritan esku hartzeko dugun prestutasunaren ondorioz, gure hezkuntza-metodoak pertsonalizatu ditugu: ikaskuntza pertsonalizatuagoak egiten ditugu, geuk egindako hezkuntza-materialak erabiltzen ditugu, ikasleen behar emozionalei erantzuteko jarduerak proposatzen ditugu, pertsonen konpetentziak eta gaitasunak garatzeko lan egiten dugu, etab.

Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera, IKASDIG proiektua ezarri genuen. Proiektu horrek gure proposamen metodologikoa 1x1rekin (ordenagailu bat ikasle bakoitzarentzat) osatzen du.

Hala ere, hezkuntza-etapa guztietan gaitasun digitalak garatzen ditugu (Europako esparruan oinarrituta) hainbat gailuren bidez, gure HASIMOVE proiektuaren barruan.

Metodologia berriak ezartzeko eta teknologiarekin laguntzeko dugun kezkaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak IKT Heldutasun Zentro izendatu gaituzte.