Ordutegiak

Astearteetan 9:30etik 13:30era. Leire Barrenetxea

Ostegunetan 9:00etatik 14:00etara. Susana Alonso

Ostiraletan 9:00etatik 13:00etara. Leire Barrenetxea

 

Orientazio-zerbitzuaren funtzioak.

Prebentzioa, detekzioa, eta aholkua zailtasunen tratamenduan area akademikoan (ikasketa-trebetasunetako atzerapena, ahalmen baxuak, ohiturak eta ikasketa-metodo desegokiak, arreta-arazoak eta kontzentrazioa...),eta portaeraren arean (desobedientzia, Trebetasun Sozialen defizita, berdinen arteko abusua...)

  • ezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak antzematea.
  • Ebaluazio psikologikoa eta pedagogikoa.
  • Irakasleak aholkatu kontu antolatzaile eta metodologikoetan, material didaktikoetan...
  • Familiak aholkatu.
  • Heziketa eta osasun-profesionalekin koordinazioa.
  • Aholkatu Tutoretza Ekintza Planetan.
  • Orientazio akademikoa.

 

Ebaluazio orokorrak eta bilerak familiekin.

Haur Hezkuntza

  • Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasle guztiak ebaluatu idazten eta irakurtzen ikasteko gaitasunak lortzeko.
  • 3,4 eta 5 urtekoen familiekin bildu Haur Hezkuntzako gaiei buruz hitz egiteko: heziketa-estiloak, autonomia pertsonal eta sozialeko trebetasunak, hizkuntza eta komunikazioa, adierazpen emozionala.

 

Lehen hezkuntza

Lehen zikloa:

  • Bikoteka Irakurtzen Proiektua. Proeiktua berdinen arteko tutoretzan oinarritzen da irakurtzeko gaitasuna hobetzeko.
  • 1go eta 2. mailako familiekin bildu B.I proiektuaren gaineko informazioa emateko.

Bigarren zikloa:

  • 3. mailakoen familiekin bildu: aholkatu eta jarraibideak eman ikasleengan ikasteko eta lan egiteko ohitura onak sustatzeko..

3. zikloa:

  • 6. mailako ikasle guztiei gaitasun intelektualen gaineko ebaluazioa egin.

 

Bigarren Hezkuntza

4. DBH:

  • Kurtso honetako ikasle guztiei arlo desberdinetako ebaluazioa egin irakasle eta ikasleei laguntzeko ikasketak aukeratzen etapa hau bukatzean
  • Ebaluatuko diren arloak:gaitasun intelektualak, teknika eta ikasketa ohiturak, lehentasun profesionalak, egokitzapena (pertsonala,familiarra eta soziala) eta errendimendu akademikoa
  • Bigarren Hezkuntzan Orientabide Bokazionalaren gaineko ikaslearen informea ematea.