Batera heziketa-komunitate bikaina osatzen dugu.

Zuzendaritza Taldetik zorionak eta eskerrik asko guztiei.

 

Misio, ikuspegi eta baloreak

Zentro kristaua gara, itunpekoa, irabazi-asmorik gabekoa, Avemariar kongregazio erlijiosoak bultzatua.

Gure helburua pertsonen osoko formakuntza da, ikasle eta familiekin hurbiltasun harremanetan oinarritzen dena.

Gure ikuspegia hiru zutabe desberdinetan oinarritzen da.

  • Familiek identifika dezatela zentro hau onena dela bere seme-alabak ekartzeko.
  • Ikasleek ikus dezatela zentroa laguntzen saiatzen den leku hurbila dela eta haiengatik modu berezian arduratzen dela.
  • Irakaskuntzako profesionalek zentro perfektutzat har dezatela gure ikastetxea euren ikasketak eta pasioa jorratu ahal izateko.
  • Kalitateko eta kudeaketako erreferenteak izan Hezkuntza Administrazioaren aurrean.
  • Gizartea gune irekia izan eskaera sozialetarako, pastoraletarako, eklesiastikorako eta pedagokikoki berritzailetarako.

“El Ave Maria” Ikastetxearen baloreak

Mundua aukeraz betetako lekua da eta aukera-sorta hau ahalik eta handiena izan dadila, balio kristauetan oinarritutako ingurune positibo, solidario eta sortzailea bultzatu ohi dugu.

 

Plan Estrategikoa

Hobekuntzarako eta etengabeko berrikuntzako espirituak mugiarazita, Bilboko El Ave Maria Ikastetxeko Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun pertsonek heziketa proposamen onena eta osoena eskaini nahi dizue.

2014-2015 ikasturterako asetze-galdetegietako emaitzetatik ateratako lehentasunak aurkeztu genizkizuen, baita Proiektu eta Prozesuetako Taldeen gogoetatik ateratakoak ere:

 1.  Ikastetxeak eskaintzen duen heziketari dagokion asetze maila, familia bezala, areagotzea. Halaber, Ikastetxeko proiektuko zuen parte-hartzea handitzea eta familien eskaeretarako egokia den zerbitzu eskaintza proposatzea. Horretarako, hurrengoa egingo dugu:

  • ‪nntt erabileraren bidezko irakaskuntza butzatu eta eremu horretan ikasleei gaitasuna eman era sistematikoan..
  • Zentroan segurtasuna zaindu.
  • Eraikin eta instalazioekiko asetzea hobetu.
  • Alexia eta ikastetxeko web guneko edukia hobetu.
  • Garestiak diren jarduera osagarriei irtenbideak bilatu.
  • Baloreak lantzearen garrantzia azpimarratzea garapen-potentzial handia duelako.
  • Ikastetxearen eta familiaren arteko komunikazio bideak hobetu.
  • Tutore eta familien arteko bilerak butzatu.
  • Parte hartzeko bideak erakutsi proiektu solidarioen bidez.
  • Zentroko zerbitzuetako kudeaketa hobetu: jantokia, harrera, autobusa...

 

2. Ikasleen asetzea handitu bere heziketa prozesuarekin, arreta bereziarekin eta parte-hartzearekin, zehazki:

  • Asetzea hobetu instalazioetako arloan: porteriak, kanastak.
  • Denbora komun eta espazioetako kudeaketa hobetu: patioaren erabilera ez soilik futbolerako.
  • Heziketa proiektuetako kudeaketa hobetu: bizikletetarako aparkalekuak...
  • Jarduera osagarrietako eta jantokiko kudeaketa hobetu.
  • Ikaslearen arreta berezia zaindu, hitz egitera denbora gehiago eskaini.
  • Zentroko Bizikidetza Plana aplikatzerakoan justiziarekiko asetzea hobetu: autoritate handiagoa ikasle gatazkatsuenekin.
  • Ikasleekin komunikazioa hobetu, eguneroko kontuetan eta bereziki ebaluazioetan.
  • Gureak ez diren materialak errespetatzen ikasi: teknologia proiektuak.
  • Tabletak eta ordenagailuen erabilera bultzatu arlo desberdinetan.
  • Beste lan-metodologia batzuk esploratu.

Zuen ekarpenetako emaitzak eta zuen laguntza eta parte-hartzea kontuan hartuz, espero dugu markatzen ditugun helburuak egi bihurtzea.