Ikasdig Proiektua

Teknologia berriak ezartzeaz, jorratzeaz eta erabiltzeaz arduratu ohi garenez, Eusko Jaurlaritzak Zentro Berritzailea izateagatik saritu du. Proiektua DBHko 1go eta 2mailan tabletak eta liburu elektronikoak erabileran eta edukien kudeaketan datza beti ere lankidetza-ikasketa eta proektuen bidezko lan-metodologiaren esparruan.

Proiektuaren funtsezko helburua emaitza akademikoak erreminta berrien bidez hobetzea da. Eta aldi berean, Eskola 2.0 proiektuaren bidez, Lehen Hezkuntzan barneratzen dituzten gaitasun digitalak hobetzea.

 

Agenda XXI

Heziketa-komunitate guztiek ingurumen osasungarriarekin izan behar duten konpromisoa parte hartzean oinarritzen da. Eta gu 2002tik Agenda 21 Poiektuan parte hartzen ari gara. Proiektuko jarduerak heziketa-maila desberdinetan lantzen ditugu zeharkako eran.

Udal eta intereskola foro guztietan parte hartu dugu. Diagnotikoak eta proposamenak egin ditugu: Arabella eta Sarrikueko auzoak Txurdinaga, Santutxu eta Otxarkoagako auzoekin lotzen dituen autobuseko linea biztanleak metrora hurbildu ahal izateko edo Zubisikubideko eskaileretan sarbide-arrapala instalazioa.

Honez gain, ingurumen-eremuko GKE-ei aguntzen diegu,adibidez, Greenpeace edo Ecologistas en Accion erakundeei.

 

Jolasten ere euskaraz

"Jolasten ere euskaraz" programak honako hau lortu nahi du: euskara ikasgelatik transmititzea, euskararen kalitatea, kantitatea eta garapena hobetzea eta ikasleak jokoen bidez euskararekin harremanetan egotea. Horretarako, ikasleei zuzendua dagoen programa bat garatzen da. Hau jolasaldi orduan egiten da eta euskara hutsean egiten da.

IGEk programa hau kudeatzen du Normalkuntzako Batzordearekin batera: helburuak, ekintzak, materialak, beharrezkoak diren baliabideak...sortzen ditu. Bestetik, programa ondo beteteko, adituak diren pertsonak kontratatzeaz eta finantziazioa bilatzeaz arduratzen da.

 

Ulibarri programa

Hementxe euskaraz jolasteko joko, tailer eta proposamen desberdinak aurkituko dituzue.

http://egbjolasak.ulibarri.info/

 

Proiektu solidarioak

Balioetan hezteak garatzen dituzten eta finkatzen dituzten proiektuetan lan egitea suposatzen du. Horregatik, heziketa-prozesu guztian zehar jarduera solidario desberdinak egiten dira.

Bideo-lantzetik edo arerioaren ikuspuntutik kontatutako ipuinen bidezko enpatiaren lanetik,jarduera artistiko, ludiko edo literario desberdinak egin arte.

Baina garrantzi handiagoko zeharkako proiektuak ere garatzen ditugu ikasleekin, PUXIKA Programa hain zuzen. Haurrekin Santutxu-Begoñazpiko gunean lantzen den esku-hartze sozio-heziketa programa.Bestetik,Dominikar Errepublikako ikastetxe avemariarrei laguntzen diegu ikastetxe berri bat eraiki ahal izateko. Ikastetxe hori Moca udalerrian dago.

Azkeneik, beste kanpaina batzuetan parte hartzen dugu: Domund, Cáritas, Manos Unidas, UNESCO edo Intermon-Oxfam.

 

Kulturartekotasuna eta integrazioa

Kultura-aniztasuna gure eguneroko errealitatea da. Gure ikasleak oso errealitate, etniko,kultur,nazio eta sozioekonomiko desberdinetatik datoz.

Hau, ikasle bakoitzari pertsona bezala eta zentroari talde bezala, aberasten gaituen eta laguntzen digun errealitatea da. Eta horrela ulertzen dugu eta gure programa eta jarduerara gehitzen dugu.

Errealitate honen ondorio positiboak optimizatzeko eta eragozpenak txikiagotzeko, Kulturartekotasunaren Sustapen Planaren markoan bizikidetasunerako eta integrazioarako estrategia batzuk betetzen dira.

Bertan, aberasten eta hobetzen gaituen zentro modelo inlusibo, ireki eta pluralagatik apustu egiten dugu. Berdintasun eta elkarrekikotasun egoeran elkarrizketa bideak sortzen dira.

Esfortsu honi esker, ikasleak gaurko mundu osoa osatzen duen aniztasunez kontzienteak dira eta hura ulertzen laguntzen dieten balioak osatuz aniztasuna estimatzen eta errespatatzen ikasten du.

Helburu hauek kultura-ekintza, ekintza artistiko eta ludiko desberdinen bitartez indartzen dira. Hauek desberdintasuna markatzen dute eta gure kulturartekotasunaren gaineko blog propioan islada dute. http://eamikulturartekotasuna.blogspot.com.es/

Arazo handiena egoten da gure proiektuan Bizkaira etorri berri diren ikasleak sartzen direnean kurtsoa hasita dagoelako. Kasu hauetarako harrera protokoloa garatu du bai etorri berrientzat bai harrera egiten dien taldearentzat.

 

Eskolako baratza

Lurrarekin eta ingurunearekin harremana izatea gure ikasleek partekatzea nahi dugun esperentzia aberasgarria da.

Horregatik, baratze propioa daukagu, bertan, bizitza begetalaren zikloa, baserritaren lana eta interakzioa ingurumenarekin esperimentatuko dituzte.

 

Ikastetxea Online

Dakizuenez, abenduan berritasun bat gehitu dugu. Lehen aldiz ikastetxean ospatzen ditugun ekitaldiak on-line ikusteko aukera izango dugu, besteak beste, Gabonetako Jaialdia, Olentzero eguna...

Horretarako, zuen ordenagailuako nabigatzailean honako helbidea idatzi behar duzue eta gure on-line kanalean sartuko zarete.

http://www.ustream.tv/channel/9958173