Ikasleen heziketa prozesuan zehar, metodologia pedagogiko berritzaileak eskaintzen ditugu euren helburua hobeto lorteko: bakoitzak onena eman dezan lortzea.

IKASKETA KOOPERATIBOA

Ikaskuntza kooperatiboa talde-lanean oinarritzen den metodologia bat da, eta ezagutza eraikitzea eta gaitasun eta trebetasun sozialak eskuratzea du helburu.

NORMALKUNTZA

Ikastetxean euskararen erabilera eta presentzia bultzatzea. Ohiturak, euskal kultura eta hizkuntzaren erabilera zabaltzea hainbat jolas-jardueraren bidez. Irakasleei baliabideak eta prestakuntza eskaintzea. Hezkuntza-komunitatearen eta erakundeen arteko bitartekotza egitea.

ELKARBIZITZA

Hezkuntza-komunitateko kideen arteko errespetuzko giroa bultzatzea.

BARNETASUNA

Barnetasuna heztea barrurantz begiratzen irakastea da. Mundua ezagutu beharra dago, baina gure barnean dagoen geure mundu propioa ere ezagutu beharra dago. Horiek zaintzea funtsezkoa da ikaskuntzarako eta garapen integralerako. Barnetasunean heztea, besteak beste, gizakia arrazoimenak ahalbidetzen diona baino esperientzia zabalagoa lortzeko gaitzen duten ahalmenak garatzen laguntzea da, bere baitan zentzuzko galderen erantzunak eta pertsona izatearen gozamena aurkitu ahal izateko. Zoriontsu izan dadila, bere aukera guztiak erabiliz.

ANIZTASUNA

Ikasle guztiei prozesu akademiko eta pertsonalerako eta autonomia garatzeko behar dituzten aukera eta laguntza berberak (curriculumekoak, pertsonalak, materialak...) eskaintzea. Kontua da testuinguru bat eraikitzea, pertsonei egokituz, non desberdintasunak kontutan hartzen diren eta behar diren laguntza espezifikoak bermatuko diren.

LAN PROIEKTUAK

Ikasleek rol aktiboa lortzeko eta motibazio akademikoa bultzatzeko ikaskuntza-metodologia. Metodoa normalean taldean egiten den proiektu bat da, non ikasleek parte hartu, hitz egin eta beren iritzia eman dezaketen; irakasleek, berriz, rol ez hain aktiboa hartzen dute, adostasuna lortzen eta ikasleen proiektuaren garapena bideratzen laguntzen baitute.

PASTORALTZA

Ikastetxearen misioa, ikuspegia eta balioak zaintzen dituen prozesua, eskola-eremu guztietatik lan eginez.

AGENDA 2030

Ikastetxearen ingurumen-politika definitzen duen proiektua da, eta, haren faseen bidez (antolaketa, motibazioa, diagnostikoa, ekintza-plana, komunikazioa eta ebaluazioa), curriculumaren berrikuntza bultzatzen du (ikaskuntza kooperatiboa, proiektuen araberako lana, teknologia berriak), baliabideak modu jasangarrian kudeatzen ditu (ura, energia, hondakinak) eta hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea sustatzen du toki-mailan (eskolarteko foroa eta udal-foroa), probintzia-mailan (Bizkaia Foroa), autonomia-mailan (Bizkaia),

GAITASUN DIGITALA

Ikasgelan tresna digitalak modu egokian erabiltzeko behar diren gaitasunak eskuratzea ahalbidetzea, metodologia aktiboak eta IKTen bidez sortutako joera pedagogikoak praktikan jarriz.

BERRIKUNTZA

Gure ikastetxean berrikuntzaren ikuspegia dugu, teknologiatik haratago doana. Guretzat teknologia eskolako plangintzaren eta metodologien jarduera-ardatzei indarra ematen dien osagarria da.