Ikasdig Proiektua

Teknologia berriak ezartzeaz, jorratzeaz eta erabiltzeaz arduratu ohi garenez, Eusko Jaurlaritzak Zentro Berritzailea izateagatik saritu du. Proiektua DBHko 1go eta 2mailan tabletak eta liburu elektronikoak erabileran eta edukien kudeaketan datza beti ere lankidetza-ikasketa eta proektuen bidezko lan-metodologiaren esparruan.

Proiektuaren funtsezko helburua emaitza akademikoak erreminta berrien bidez hobetzea da. Eta aldi berean, Eskola 2.0 proiektuaren bidez, Lehen Hezkuntzan barneratzen dituzten gaitasun digitalak hobetzea.

 

Agenda 2030

Heziketa-komunitate guztiek ingurumen osasungarriarekin izan behar duten konpromisoa parte hartzean oinarritzen da. Eta gu 2021tik Agenda 2030 Poiektuan parte hartzen ari gara. Proiektuko jarduerak heziketa-maila desberdinetan lantzen ditugu zeharkako eran.

Udal eta intereskola foro guztietan parte hartu dugu. Diagnotikoak eta proposamenak egin ditugu: Arabella eta Sarrikueko auzoak Txurdinaga, Santutxu eta Otxarkoagako auzoekin lotzen dituen autobuseko linea biztanleak metrora hurbildu ahal izateko edo Zubisikubideko eskaileretan sarbide-arrapala instalazioa.

Honez gain, ingurumen-eremuko GKE-ei aguntzen diegu,adibidez, Greenpeace edo Ecologistas en Accion erakundeei.

2008an "Eskola Iraunkortasunerantz" ziurtagiria jaso genuen, eta 2012, 2016 eta 202 ikasturteetan berritu dugu.

 

Barnekotasuna

Barnetasuna hezteko proiektua barruan dagoena "kanpora ateratzean" datza.

Hezitzaileok gure ikasleei eta familiei prozesu hori errazteko lana dugu, ez soilik behatzaile gisa, baizik eta haien hazkundean modu aktibo eta harkorrean inplikatuz, haiengandik eta gutako bakoitzarengandik sortzen ari den bizitza ikasiz, lagunduz eta ezagutuz.

 

Jolasten ere euskaraz

"Jolasten ere euskaraz" programak honako hau lortu nahi du: euskara ikasgelatik transmititzea, euskararen kalitatea, kantitatea eta garapena hobetzea eta ikasleak jokoen bidez euskararekin harremanetan egotea. Horretarako, ikasleei zuzendua dagoen programa bat garatzen da. Hau jolasaldi orduan egiten da eta euskara hutsean egiten da.

IGEk programa hau kudeatzen du Normalkuntzako Batzordearekin batera: helburuak, ekintzak, materialak, beharrezkoak diren baliabideak...sortzen ditu. Bestetik, programa ondo beteteko, adituak diren pertsonak kontratatzeaz eta finantziazioa bilatzeaz arduratzen da.

 

Ulibarri programa

Ulibarri Programa ikastetxeen hizkuntza normalizazioaren gaineko programa da. Hezkuntza Sailak 1996-1997 ikasturtean jarri zuen martxan eta, une honetan, EAEko 400 ikastetxe inguru ari dira programan parte hartzen.

Hizkuntza Normalizazioko Ulibarri programaren helburu nagusia EAEko ikastetxeetan euskararen ezagutza eta erabilera indartzea da, ikastetxeen eguneroko jardunean, esparru guztietan eta hezkuntza komunitate osoa aintzat harturik.

 

Proiektu solidarioak

Balioetan hezteak garatzen dituzten eta finkatzen dituzten proiektuetan lan egitea suposatzen du. Horregatik, heziketa-prozesu guztian zehar jarduera solidario desberdinak egiten dira.

Bideo-lantzetik edo arerioaren ikuspuntutik kontatutako ipuinen bidezko enpatiaren lanetik,jarduera artistiko, ludiko edo literario desberdinak egin arte.

Baina garrantzi handiagoko zeharkako proiektuak ere garatzen ditugu ikasleekin, PUXIKA Programa hain zuzen. Haurrekin Santutxu-Begoñazpiko gunean lantzen den esku-hartze sozio-heziketa programa.Bestetik,Dominikar Errepublikako ikastetxe avemariarrei laguntzen diegu ikastetxe berri bat eraiki ahal izateko. Ikastetxe hori Moca udalerrian dago.

Azkeneik, beste kanpaina batzuetan parte hartzen dugu: Domund, Cáritas, Manos Unidas, UNESCO edo Intermon-Oxfam.

 

Eskolako baratza

Lurrarekin eta ingurunearekin harremana izatea gure ikasleek partekatzea nahi dugun esperentzia aberasgarria da.

Horregatik, baratze propioa daukagu, bertan, bizitza begetalaren zikloa, baserritaren lana eta interakzioa ingurumenarekin esperimentatuko dituzte.