Hezkuntza etapak

0 - 2 urte

Haur eskola

0 eta 2 urteen bitartean ezinbestekoa da haurtxoen beharrak zaintzea, oinarrizko gaitasunak, adimen-gaitasunak, emozionalak, sentsorialak, psikomotorrak eta intelektualak estimulatzea.Gure ardurarik handiena, zalantzarik gabe, umeen ongizatea da, eta hortik aurrera Zentroko hizkuntza desberdinekin eta Doman-Kumon metodoaren adimen-estimulazio goiztarrarekin harremanetan hasten dira.

Informazio gehiago

2 - 6 urte

Haur Hezkuntza

Etapa honetan zehar, 3 eta 5 urteen artean, lan egiteko, ahaleginak egiteko eta arreta jartzeko ohiturak izango ditugu ardatz, hauek izango direlako euren etorkizuneko oinarriak. Zentroko heziketaren balor moralak transmititzen hasten gara eta ikasleriak Ikastetxeko hiru hizkuntzak era esklusiboan erabiltzen dituen ordu-tarteak erabiltzen hasten dira.

Informazio gehiago

6 - 12 urte

Lehen hezkuntza

Etapa honetan zehar ikasleriak irakurtzen eta idazten jakingo du, oinarrizko matematika gaitasuna garatuko du eta, zientziarekin harremanetan jarriko da lehendabiziz. Gaitasun informatikoa ere landuko du hurrengo etapan ohiko materialaren ordez, material informatikoa erabili ahal izateko. Hau guztia hiru hizkuntzatan egingo du. Ingurumenarekiko interakzio soziala eta kulturen arteko bizikidetza programak ere areagotzen dira urte hauetan.

Informazio gehiago

12 - 16 urte

DBH

Gure seme-alabak une erabakigarri batean daude. Pubertaroa hasi eta nerabezaroan sartu, urte hauetan ikasle bakoitzaren helburuak betetzea eta laguntzea dugu helburu.

Informazio gehiago